XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña bidea, erregebidea, or degu: Konzilioaren dokumentu argietan.

Paulo VI garrenak oraindik orain esan digu: onartu dezagula oso osorik eta biotz guztiarekin Konzilioa, eta gorde gaitezela Konzilioak baiño geiago egin nai izate ortatik.

Alderdikeri gabe, baiña Elizak agertu digun bideari kaso egiñez.

Geiegikeriak eta usai txarreko joerak ere nabaritu dirala esan degu.

Or degu Mysterium Fidei, Aita Santuak atera bear izan duen Enziklika, Aldareko Sakramentuaren dotriña zuzena arriskutan jarria ikusten zuelako.

Eta oraindik, goiz edo berandu, neurriak artu bearko dizkie, Elizari kaso egin gabe, beren bidetik ibilli nai dutenei.

Nolanai ere, erreboluzio aundia izan da, alajaiñetan!.

Bere barnean, bere erraietan arkitu duen indarrarekin egin al izan du Elizak mirakuilu au.

Liturgian ere atea zabaldu zaie erri aundi naiz txikietako izkuntzei.

Gure euskerarentzat zer ondore larria izan lezaken gertakari onek!.

Eliza zaku aundi bat da, eta bertan aise ta eroso kabitzen dira errialde guztiak, beren ondasun eta doai bereziekin.

Ez da Eliza izkuntza edo kultura bakar baten zaitzaillea.

Baiña hori ere gaur artio ez zan ain garbi ikusten.

Geure egunotan, geure begiz ikusi izan degun mirakuilu onengatik eskerrak biurtu dezaizkiogun Jaungoikoari!.

Ez degu izan suberte makala, Elizaren bide-gurutze aundi au ezagutzeko zoriona izan degunok!.